Zerbitzuak

Zerbitzu mailak garraio-sistemaren hobekuntza eta, beraz, gure herri, hiri, metropoli-eremu eta komunitate autonomoetako kalitatea eta eraginkortasun ekonomikoa hobetzea lortu nahi duten erabaki eta eraikuntza- edo kudeaketa-proiektu guztiak biltzen ditu.

Gure lan-ildo tradizionalaren oinarria garraio-sistemen eraginkortasun maila gorenak lortzea eta garraio-eremuaz haraindi sistemaren eraginkortasuna aztertzea da; era berean Hirigintzak gure bizitegi eta lan-guneetako Eraginkortasun Ekonomikoan eta Hiri eta Ingurumen Kalitatean duen eragina neurtu nahi da.

Garraio-sistemaren hobekuntza bilatzen dituen zerbitzuak:

Trafiko-ingeniaritza

LEBEReko lantaldeak goi mailako kalitateko zerbitzua eskaintzen dio bezeroari, trafiko-istripuetako ikerketetatik trafiko-simulazio konplexuetara arte doana.

Trafiko-ingeniaritza pertsonen eta ondasunen mugimendua era erraz, eraginkor, seguru eta iraunkorrean eskaintzen duten sistemetan oinarritzen da.

Gure esperientzia eta ezagutzak software ekoizle nagusiekiko ditugun harremanek eta denbora eta aurrekontuaren araberako kalitatezko zerbitzua eskaintzeko dugun konpromisoak osatzen dituzte.

Ingeniaritza-trafikoaren alderdi guztiak diseinatzeko eta ezartzeko helburuz ikerketa zehatzak gauzatzeko dugun esperientzia zabala eskaintzen dugu:

  • Trafiko-istripuen neurketa
  • Bide-segurtasuna
  • Aparkalekuen kudeaketa
  • Trafiko-seinaleen planifikazioa eta programazioa
  • Trafikoaren kudeaketarako eta kontrolerako planak
  • Mugikortasun-inkestak
  • Korrikalarien ikerketak
  • Eskariaren kudeaketa
  • ITS
  • Garraio-ereduak
  • Oinezkoak, bizikletak eta bidaiarien garraioa
  • Lokarri-inkestak
  • Garraioa hiriaren diseinuan
  • Garraioaren eraginen ebaluaketa

Hiri-mugikortasuna

Mugikortasun iraunkorragorako kudeaketa tresna gisa harturik, Administrazioarekin lankidetzan dihardugu hirien eraldaketan.

Berdintasunaren eta inklusioaren bidez gizarte-zuntza indartzen duten hiri ikusgarriagoak lortzeko eremu publikoaren berreskurapena eta hobekuntza.

Oinezkoentzako bideak, bizikletentzako bideak, garraio publikoaren bultzada, aparkalekuen kudeaketa, bide-ordenamenduak… garatzen ditugu era integral edo berezituan. Guztia prozesu parte-hartzaileen bidez eta talde tekniko eta politikoekiko koordinazioa mantenduz.

Azpiegiturak

Garaio publikoaren eta bide-azpiegituren eskaria neurtzea. Loturen eta ibilbideen diseinuan parte hartzea. 1989az geroztik etengabeko hobekuntza eta garapenean gure lau arotako garraio multimodalaren eredua zorrotz baliatuz.

Garraio publikoa

LEBERek ziurtatu daitekeen esperientzia du irabazi errealak eskaintzen dituzten bidaiarien garraiorako konponbide eraginkorrak aztertzen, diseinatzen eta ezartzen. Bereziki sektore publikoaren alorrean lan eginez, bidaiarien garraiorako eskaintzaren balioa identifikatu eta erantsi nahi diogu.

Ulertzen dugu bidaiarien mugikortasun eraginkorrak ekonomian, ingurumenean eta gizarte inklusioan duen garrantzia.

Garraio publikoaren planifikazioak garraio publikoaren eskaintza eta diseinua optimizatzeko diziplina aniztasuna baliatzen du. Esperientzia eskaintzen dugu garraio publikoaren planifikaziorako sail guztietan, politiken garapenarekin hasiz eta ezarpenaren ondorengo berrikuspenera arte, eta era berean, molde eta inguru guztietarako garraio publikorako konponbide eraginkor, integratu eta iraunkorrak eskaintzen ditugu.

Gure garraio publikorako gaitasunaren baitan, honakoak kokatzen dira:

  • Landa eta hiri-autobusen sareen garapena
  • Autobus-azpiegituren diseinu eta garapena
  • Garraio publikoa lehenestea
  • Aukerak aztertzea
  • skuragarritasunaren planifikazioa
  • Merkatuaren ikerketa eta inkestak
  • Bidaiarien garraiorako lanen inguruko azterketa eta aholkularitza
  • Bidaiarien garraiorako zerbitzu integratuen planifikazioa eta koordinazioa
  • Trenbidearen bideragarritasuna eta trenbide-politikaren inguruko aholkularitza
  • Ezarpenaren ondorengo berrikuspena

Plangintza eta hirigintza

Planifikazio maila desberdinetan parte hartzen dugu. LAG eta LPPetatik hasiz eta HAPO eta horien aldaketetaraino (Plan Orokorren aldaketa, Plan Bereziak, etab.). Ondorioak aztertzen ditugu eta mugikortasunaren ikuspegiari jarraiki, planifikazioen diseinuak hobetzen ditugu. Gure taldearen esperientzia eskaintzen dugu planteamendu estrategikoenetik azken zehaztasunak biltzen dituen diseinura heltzeraino.

Diseinu eta aholkularitzako irizpideak ematen ditugu honako alderdi hauetan: Dentsitatea, Erabilera Mistoak, Oinezkoen Ardatzak eta Eremuak, bide-sarea, garraio publikoko sarea, aparkaleku-politika, txirrindularitza-sareak, eremu publikoetako jarduerak eta abar. Iraunkorragoa den hirigintzara bideratuta beti. Garraio-sisteman lurzoru-erabileren inpaktuak ebaluatzeko beharrezko tresna teknikoak eta esperientzia ditugu.

Garraio-politikak Bizitegi edo Ekonomia Jardueraren Kokapen Politikan eragiten du eta horren eragina jasotzen du; horregatik, elkarrekintza hori aitortu beharra dago hasieran bultzatu zituzten ikuspegiei erantzuten ez dieten eta azken emaitzak dituzten asmo oneko proiektuak saihesteko. Hain zuzen, ohikoak dira garapen zehatzak planteatzen dituzten prozesuak eta, ondoren, irisgarritasun-sistema definitzeko ahalegina egiten dutenak, zenbait kasutan garraio publikoko sistema ona eskatuta, planteatutako dentsitateak baxuak izan arren, bizitegiari nahiz enpleguari dagokionez.

  • Eskuragarritasunaren planifikazioa
  • Merkatuaren ikerketa eta inkestak
  • Bidaiarien garraiorako lanen inguruko azterketa eta aholkularitza
  • Bidaiarien garraiorako zerbitzu integratuen planifikazioa eta koordinazioa
  • Trenbidearen bideragarritasuna eta trenbide-politikaren inguruko aholkularitza
  • Ezarpenaren ondorengo berrikuspena

Administrazioari emandako aholkularitza

Mugikortasun Planetatik edo beste ikerketetatik eratorritako ekintzak eta/edo eraldaketak ezartzeko aldagarri sozialak, inplikatutako eragileak eta kudeaketa politiko egokia kontuan izango duen prozesua beharrezkoa da.

Leberren jakitun gara eraldaketa-prozesuen garrantziaz eta garapenak arrakasta izan dezan ezarpenean zaindu beharreko alderdien inguruko aholkuak ematen dizkiegu talde politiko eta teknikoei.

  • Eskuragarritasunaren planifikazioa
  • Merkatuaren ikerketa eta inkestak
  • Bidaiarien garraiorako lanen inguruko azterketa eta aholkularitza
  • Bidaiarien garraiorako zerbitzu integratuen planifikazioa eta koordinazioa
  • Trenbidearen bideragarritasuna eta trenbide-politikaren inguruko aholkularitza
  • Ezarpenaren ondorengo berrikuspena

Bide-segurtasuna eta ingurumena

Egiazki, bi alderdi hauek gure ikerketa guztietara iristen dira. Bide-segurtasunari lotuta, Leberren proposamenen eta ekintzen diseinua zaintzen dugu, eta aldi berean, gomendatutako ekintzen ingurumenean izango duten eragina ere kalkulatzen dugu.

Gainera, proiektu zehatzak ere garatu ditugu: bost urterako inbertsio plana hartzen zuen Bilboko Mugikortasun Segururako Udal Plana edo gerora gure Lurraldeetako erreferentziazko azterketa bihurtu den Eusko Jaurlaritzarentzako egindako EAEko Garraioaren Kanpo Kostuen ikerketa.

Kontaktua


Irakurri dut eta onartzen dut datuen babeserako politika.