Zer da LEBER?

Garraioaren, trafikoaren eta hirigintzan, ekonomian eta hiri- eta ingurumen-kalitatean izan dezakeen eraginaren planifikazioan espezializatutako aholkularitza-enpresa gara.

Enpresa gisa jarduerari ekin genionetik, 1989ko otsailetik, zerbitzu horiek modu independentean, sortzailean eta artearen egoeraren estandarrei jarraiki eskaintzea jarri genuen helburu.

Gure izaeraren ezaugarriak

LEBER Planificación e Ingeniería, SA enpresa gisa 20 urte baino gehiagoko ibilbidea (nahiz eta bertako zenbait langilerena baino laburragoa) egin duen garraio-, trafiko- eta mugikortasun-ingeniaritzan espezializatutako aholkularitza-enpresa da.

Gure zerbitzu eskaintza zabala eta koherentea da garraio-sistemaren hobekuntza eta, beraz, gure herri, hiri, metropoli-eremu eta komunitate autonomoetako kalitatea eta eraginkortasun ekonomikoa hobetzea lortu nahi duten erabaki eta eraikuntza- edo kudeaketa-proiektuetarako aukera alternatiboak sortzeko eta aztertzeko helburuarekin.

Enpresa gisa jarduerari ekin genionetik, 1989ko otsailetik, zerbitzu horiek modu independentean, sortzailean eta artearen egoeraren estandarrei jarraiki eskaintzea jarri genuen helburu. Horrez gain, iraunkortasun-irizpideak hiru alderditan betetzeari dagokionez dugun erantzukizunaz jabetzen gara: garapen ekonomikoa, ekitate soziala eta ingurumenarekiko errespetua.

Gure lan-ildo tradizionalaren oinarria garraio-sistemen eraginkortasun maila gorenak lortzea eta garraio eremuaz haraindi sistemaren eraginkortasuna aztertzea da, era berean Hirigintzak gure bizitegi eta lan-guneetako Eraginkortasun Ekonomikoan eta Hiri eta Ingurumen Kalitatean duen eragina neurtuz.

Gure jarduera

LEBERek herri mailako, eskualdeko, probintzia eta lurraldeko, eta autonomiako administrazioarentzat nahiz bezero pribatuentzat lan egiten du

Honakoak landu ditugu jada:

  • Udaletxe eta eskualdetarako hiri-mugikortasunerako planak
  • Trafiko- eta aparkamendu-planak, gune publikoak, oinezkoentzako bideak prestatzea eta trafikoaren lasaitzea
  • Hiriko eta hirien arteko garraio publikoa berrezartzeko planak
  • Garraioaren arloan lurren erabileraren eta lurralde-ordenamenduaren estrategiarako planak Bizitegi, merkataritza eta enplegu-garapen berrietarako garraioaren eragina
  • Bide –libre edo bidesaridunen– edo trenbide nahiz orokorrean garraio publikorako azpiegituren eskariaren estimazioak, finantza- eta ekonomia-azterketak eta eraginkortasuna hobetzeko proposamenak eginez.
  • Bide-segurtasuna hobetzeko planak
  • Garraioari lotutako kanpo-kostuen estimaziorako ikerketak
  • Lantegietarako irisgarritasun planak: industrialdeak eta parke teknologikoak
  • Hirigintza arloko aholkularitza
  • Udal GISak sortzea

Eta orokorrean, gure proposamenak garatzeko eta gure lan-esparruari lotutako gaien inguruan bezeroak aholkatzeko laguntza teknikoa.

Euskadin dugun esperientzia

Euskadin dugun esperientzia

Laredo, Tutera, Murtzia, Saint Adrià del Besós eta Errioxako Gobernurako garatutako Logroñoko Metropoli-esparrurako Errepideen planaz gain.

Udalekiko lankidetza:

Hainbat Udalerrirekin lan egin dugu. Aipagarrienak:

  • Getxori emandako sari nazionala
  • Bilbon, Donostian, Zornotzan, Tolosan, Azkoitian, Durangon, Barakaldon, Laredon, Tuteran, Murtzian, eta abarretan egindako lanak.

Gure ekarpenen artean esanguratsuenak:

  • Ordaintzen den aparkalekurako kontrol-eskema berritzailea bultzatu dugu, matrikulen kontrol zentralizatuen bidez.
  • Trafikoaren abiadura mugatzeko aukera ematen duten semaforo-uhin berdeak sortu ditugu, horrela, geldialdi kopurua ere gutxituz.
  • Gune publikoak sortzeko eta hobetzeko ikuspegi globala gidatu dugu, hausnarketa estrategikorako eta parte hartze publikorako eskema berriak sortuz, gure haur-programa barne.
  • Eskariaren hobekuntzaren eta zerbitzuaren kostuaren gutxitzeekin hiri-autobusaren zerbitzuak optimizatu ditugu.
  • Bide-segurtasunerako planak gauzatu ditugu, Bilbokoa kasu.

Kontaktua


Irakurri dut eta onartzen dut datuen babeserako politika.