Ikerketa adibideak

Eusko Jaurlaritza:

Garraioaren Kanpo Kostuak:

EAEko lurreko garraiobideek sortzen dituzten kostu sozialak ezagutzea zen helburua.

Trafikoaren Kudeaketarako Estrategiak Bilboko Hiri inguruan:

Istripu- edo trafiko-pilaketetarako kudeaketa-estrategia desberdinak ezartzea ahalbidetuko duen trafiko-eredu mikroskopiko bat osatzea.

Bilbo eta Gasteizko Tranbiaren ikerketa:

Bi hirietako tranbien ibilbideetarako aukerak eta trafikoaren eraginaren ikerketak nahiz obraren faseen zehaztapena.

Nafarroako Gobernua

N-121-A, Iruña – Behobia Interes Orokorreko Errepidearen funtzionamenduaren ikerketa teknikoa:

Funtzionaltasunaren eta bide-segurtasunaren ezagutza hobetzea, gainerako errepide-sareekiko harremanaren eta zirkulazioaren ikerketa egitea eta topatutako akatsak gutxitu edo hobetuko dituzten hobekuntzak proposatzea.

Errioxako Gobernua

Logroñoko Metropoli esparrurako Mugikortasun eta Irisgarritasun Irisgarriko plana:

Helburua Logroñoko Metropoli esparruko azpiegitura berrien beharra aztertzea zen, ez soilik epe laburrerako, baita epe ertain eta luzera begira ere.

Bizkaiko Foru Aldundia

Bizkaibuseko lineak Hobetzeko ikerketak:

Bizkaiko hainbat esparrutako Bizkaibuseko lineak hobetzea zen helburua.

Artxandako Tunelen Eraginaren ikerketa.

Dragados&Construcciones-entzako egindako ikerketa. Zabaldu aurretik azpiegitura berriak izango zuen trafikoa egoki estimatu zuen enpresa bakarra izan ginen.

Gaitasun Altuko Sarearen, Zaintza, Esplotazioa, Mantentzea eta Eragiketa.

“BizkaiMove” aplikazioaren hobekuntzarako ikerketa: bidaiariei bide-sarearen arintasunaren berri ematen die.

Gipuzkoako Foru Aldundia

Gipuzkoako Errepide Sareetan Tarifa Politika desberdinek izan dezaketen eraginaren azterketa eta trafikoaren ikerketa:

Donostiako Bigarren Ingurabidearen inauguraziorako konponbidearen ikerketa; bestalde, 2009an Bidegiren bidesarien politika definitzen zuen Gipuzkoako Lurralderako.

Bilboko Udala

2002tik hona Mugikortasun Iraunkorrerako Hainbat Plan:

Bilboko Udalarentzako 2002, 2008 eta 2015 urteetan gauzatutako planak. Aldi berean, Laguntza Teknikoen bidez, Udalarekin batera, Plan hauetatik eratorritako neurriak ezartzen lan egin dugu.

Horiei lotutako ikerketa esanguratsuen artean aipagarriak dira Indautxu Plazako trafikoa ixtea eta ondorioz sortutako trafiko berregituraketak; Guggenheim pareko Mazarredoko ardatzaren bidea berregituratzea; biribilgune baten bidez Erkoreka plazako bidegurutzea hobetzea, horrela inguruko ilarak saihestuz; eta azkenik, Galtzada Nagusiko Corte Ingles parean, Espainiako Estatuko gurutze formako lehen zebra-bidea sortzea.

Bilboko Udalarentzako egindako beste ikerketa esanguratsu bat izan zen Sabino Aranako zubi-bideko sarrerak eraitsi eta San Mameseko tuneletako sarrera berria inauguratu ondorengo trafikoaren ikerketa.

Hainbat udal-administrazio

Guztietan egin ditugu Mugikortasun Iraunkorrerako Hainbat Plan eta horietako askok Mugikortasunerako Jardunbide Egokien sariak jaso dituzte.

Eragile pribatuak

Lurralde osoan zehar hainbat merkataritza- eta bizitegi-garapenetarako Trafikoaren Eraginen Ikerketak.

Ikerketa eta Garapena

HAND-AI (Health Air Noise Data – Artificial Intelligence Platform)
Hiri-inguruneetako airearen kalitatea eta zarata ikusteko plataforma adimenduna.

HAND-AI proiektuaren helburu nagusia, airearen kutsadura gutxitzeko udalek hartzen dituzten neurriak zehaztasunez ebaluatzeko gai den tresna bat garatzea da.

Adimen Artifizialean oinarrituta, proiektu honek airearen eta zarataren kalitatea kontrolatzeko eta ebaluatzeko metodologia berri bat garatu, balioztatu eta frogatzen du.

Hiri-ingurunean airearen kalitatean eta zaratari buruzko legeria eraginkortasunez betetzeko, kudeaketa-tresna berriak garatzea da proiektuaren ardatza. Proiektu honen bidez, Europako Batzordearen “Zero Kutsadura” estrategiaren eta Industria Isuriei buruzko direktibaren helburuei ere laguntzen zaie, eta udalerriek atmosfera kutsatzaileak murrizteko hartzen dituzten neurriak egokitu eta balioztatzeko aukera ematen zaie.

ZL-2022/00904 zk. proiektua – HAND-AI

ENPRESA I+G LAGUNTZEKO LAGUNTZA PROGRAMA – HAZITEK
EUSKO JAURLARITZAK ETA EUROPAKO BATASUNAK KOFINANTZATUTAKO EKINTZA
2021-2027 2021-2027 EUROPAKO ESKUALDE GARAPEN FUNDAREN BIDEZ (EGEF)

Kontaktua


Irakurri dut eta onartzen dut datuen babeserako politika.

Leber

Dr Luis Bilbao Líbano, 10 - 2ºA
48940 LEIOA (Bizkaia)
tel. 94 464 33 55

Leber © 2017
Lege Oharra | Webaren mapa

R R

Leberrek kalitate eta ingurumen arloko politika du eskatuz gero irakurgai